XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Erri aundietan bezala erri txikietan, errian bezala baserrian, alde guzietan arkittu dut biotzik onena ta gogorik aundiena alegin guzia egiteko beren atarietan deitzen dun guziaren onez.

Ni beintzat, guzientzat eskerr onez beterik, aittortu bearr (nere biotzak ala eskatzen dit eta), orenbeste erritan ez dutela eskerr txarr bat artu, biotz zimurrik ikusi, ezta aurrpegi illunik ere.

Alde guzietan egin zait arrerarik onena, guzik eskeñi zaizkit biotzik onenaz nere lan gogorr ortan laguntzera ta bein baño geiagotan beren artotako edo babanabarretako bearr zuen beta neregatik galduz.

Bijoa batez ere nere eskerr on orren berria ibilli naizen alderdi guzietako Apez jaun guzienganaño, iñorr berexi gabe; guziak nork nork baño obeki lagunduko ziran eta atsegin emango ziran ibili dira guzi-guziak-eta.

Nere laguntzale guzi oiekin neuken zorrak ematen ziran astuntasuna nere biotz gañetik kendu ondoan, egin duen lan guziaren berria ematera noa.

Nere lanak bi zati ditu: 1ª, Lenengoan itz batzuek ba-da ere esan nai ditut lengo mendetan Naparroan izan dugun euskeraz, ordutik gelditzen zaizkigun idazki edo ezarritako gauzetatik atera-ta.

2ª, Bigarrengoan, bildu dittuen euskalki edo euskalkitxo guzien berri txiki-txiki bat emango dut, luze emateko asko dira-ta.

Eta azkenean esaten dituen aldaketa guziak egiztutzeko ortxe geldittuko dira nik bildutako guziak erriz erri jarriak, eta Euskeran pixkeka agertuz joango dira.